Edertasuna, sormena, harridura… dira ezagutzera eman nahi dizuegun proposamen hau definitzen duten hitzak. Emaitza, ikasgelan ditugun euskarri ezberdinen konbinazioari esker da, hala nola, argi-mahaia eta erretilu zeharrargia; eta izotzaren eta pintura likidoaren konbinazioari esker.
Calasanzetik, gure ikasle guztiek sormenari bide ematea nahi dugu. Gaitasun horrek ideia edo kontzeptu berriak sorrarazten ditu, ideia eta kontzeptu ezagunen arteko lotura berrietatik, eta horiek konponbide originalak sortu ohi dituzte. Horregatik, eta kontuan hartuta gaitasun hori sustatzeko etaparik garrantzitsuena 0 eta 6 urte artekoa dela Calasanzen, hura garatzeko lan egiten dugu.