Joan den hilabetean DBH2ko ikasleek Serantes mendian bizi diren tximeleta motak ezagutzeko aukera izan zuten.
Goizetik, mendi igoerari ekin zioten, eta tximeletak ikusi ahal izan zituzten hainbat tokitan, hala nola Speckled Wood tximeleta. Ibilbidean zehar, gidariak inguruan bizi diren hegazti eta intsektu motak azaldu zizkien ingelesez, eta ingurumena zaintzea gure esku dagoela gogorarazi zien.
Lehen gotorlekura iritsi zirenean, zenbait ikaslek praktikan jarri zuten gidariarekin ikasitakoa, eta beren kabuz ikusi ahal izan zituzten Seranteseko gailurretan hegan zihoazen tximeletak. Egun eguzkitsua aprobetxatuz, zenbait ikasle mendi tontorra konkistatzera ere animatu ziren.