Gure gazteak energiaz beterik daude eta badakigu pixka bat korapilatsuak direla, egunerokotasuna haustea gustatzen zaiela, eta batzuetan bazterrak nahasten dituztela… baina diamanteak dira, beraz, aprobetxatu dezagun! ZUK ZEUK Lehiaketak mundua, beste persona batzuk eta beren burua ezagutzeari aukera paregabea ematen die. Bidaiatzea gozatzeko, aske sentitzeko eta taldean erronkak gainditzeko aitzakia ezin hobea da gure helburuak lortzeko.
Euskal Herriko DBH3, DBH4 eta 1. mailako Batxilergoko 500 ikaslek, 15 pertsonako taldeetan banatuta, parte hartzen dute lehiaketan. Aurtengo edizioa blended formatuan egingo da. Lehiaketa online izango da eta ekintzak taldean eta presentzialki egiteko izango dira. Parte-hartzaile guztientzat sariak egongo dira. Lehenengo 3 hilabeteko liga egingo da (akzio, inspirazio eta bitxikeriazko ekintzekin); eta ondoren astebeteko finala ospatuko da 5 erronkei aurre eginez.
Gazteek esperientzia gozatu ahala, haien burua desafiatu eta, nola ez, taldean, eragina are handiagoa izaten da eta euskaraz aritzea beste egoeretan, akademikoak ez direnak, aukera paregabea izaten dute. Martxoaren 10ean hasiko da finala. Eutsi!!!