Otsailean 4. mailako ikasleak Egoitz Txurruka «Txurru»-ren bisita izan zuten gelan. Surfzale amorratua, Txurru «El Conquistador del Fin del Mundo» saioaren hamargarren edizioko lehiakidea izan zen eta ordutik telebistako eta irratiko hainbat saiotan parte hartu du. Momentuan «Be Positive» saio propioa aurkezten du EITB Gaztean. Txurruren bisita «Nahi dudalako» programaren barnean eman zen, Santurtziko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskainia. Bere helburua ikasleen artean euskeraren erabilera suspertzea da, euskeraz ikasten jarrai dezaten animatuz.
Categoría: Educación secundaria