Kaixo, irakurleok: Calasanz-eko ikasle zein irakasleok euskara ikasgaian proiektu berri bat jarri dugu martxan, IKASBIL. Honek, gure gazteek euskara sustatzeko eta bultzatzeko, beste euskal eskola batzuekin harreman berriak sortzea du helburu.
Zenbait saio egingo ditugun arren, lehenengoaren berri eman nahi dizuegu. Azken aste hauetan izan da eta bertan, gure ikastetxea zein den, nolakoa den, non dagoen, zer ezaugarri dituen, zein ospakizun gustatzen zaizkigun… eta baita gure taldeak nolakoak diren ere azaldu diete gainontzekoei. Hauek dira orain arteko berriak. Espero dugu bigarren saioa guk bezain gogotsu itxarotea!