Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan dugun ikasgai honen asmoa ikasleek euskaraz gozatuz eta jolastuz literatura sortzea da, bai, euren literatura!
Zati edo mailatan banatuko da ikasgaia: lehenengoan, hizkiak; bigarrenean, hitzak; eta hirugarrenean, esaldiak. Izan ere, honekin hizkuntza osoarekin kontaktuan egotea bilatzen da. Momentu honetan martxan hasi gara eta gure txikiak sortzen hasi dira. Apurka-apurka jokoetako bozkatuenek sorturikoak partekatuko dira, bai Padlet-en zein Twitter-en edota NewsLetter-en. Beraz, ez galdu argitalpenik!
Hona hemen lehenengo promosamenerako adibide batuzk (bakoitzeko besteren bat aurki dezakezue PADLETen):
LIPOGRAMAK
- Jonek egindakoa: <e> hizkirik gabe
Gaur ikastolarako bidaian, autoan musika oso altu jarri dut, oso alaia da. Jarri dudan musika amari asko gustatu zaio, baina aitari txarto iruditu zaio. Nik rock musika oso gustoko dut txikitatik. Gustoko dudan ikasgai bat Balioak da. Gaur futbol salako partidu bat jolastuko dugu; lau-huts irabazi dugu, bi gol sartu ditut. Bihar autoz joango naiz ikastolara, Biologiako orduan asko ikasiko dut. Patio orduan txistorra bokata haundi bat jango dut. Oso ona dago, gustoko dudan janari bat da. Bihar partidu bat jokatuko dut hondartzan, oso ondo pasatuko dugu guztiok.
- Teresak egindakoa: <u> hizkirik gabe
Kaixo, Teresa naiz. Eskolan nago, baina nire neba oso txarto dago eta etxean dago. Gero berarengana joango naiz, baina orain jolastokian nago pilla-pillara jolasten. Bakarrik faltatzen dira 3 ikasgai eta gero etxera joango naiz jatera. Arratsaldean ez dago eskolarik. Orain nire amak makarroiak egin dit- nirentzat, oso goxoak ze-den! Ondoren, etxerako lanak egin behar, asko dira: English, mate, bio eta historia. Gero, Taekwondora joango naiz Jon eta Naroarekin. Taekwondora joan naiz eta klasea oso gogorra izan da, baina oso dibertigarria izan da.
Kaixo berriro! Goizeko 07:00ak dira eta oraintxe bertan igo naiz. Oso goiz da, baina eskolara joan behar naiz. 8:15 sartzen naiz. Lehenengo ikasgaia H:F da eta baita bigarrena ere. Gero, jarrait-ko gara hitz egiten azterketa bat dagoelako. Besarkada bat!
HIZKI KOPURU ZEHATZA
- Alaznek egindakoa 4 hizkirekiko hitzak erabiliz:
Gaur nire ohea egin dugu amak eta biok. Gero joan naiz bost lore eros-tera eta nire katu-aren medi-kura joan naiz. Esan dute ondo dago-ela. Jaso eta nire etxe joan naiz. Hiru-etan jan nuen. Gero ohera joan nuen.
- Irunek egindakoa 6 hizkirekiko hitzak erabiliz:
Ainhoa kalean zegoen, plazan. Etxeko logela garbit(u), orduan joango genuen Ugaora. Hostoak apurtu genuen. Orain urruti joango bagenu txakur(ra) agertu(ko) zenean.