Euskal Idazleen Elkarteak (EIEk) Idazleak Ikastetxeetan izeneko programa sortu eta, aurten, DBH4ko ikasleek Jabi Elortzarena den Sara liburua irakurri dutenez, parte hartu ahal izan dugu.
Bisitaren aurretik ikasleek idazlearen obra aztertu dute eta, horrela, oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktibo bati eman zaio bide. Bisitaldiak, besteak beste, honako helburua izan du: ikastetxean literatura-zaletasuna sustatzea; idazlearen eta ikasleen aurrez aurreko harremana bideratzea; euskal idazleen obren zabalkundea; ikasleen literatura-gaitasuna sendotzea, teoria praktikarekin lotuz; idazteari gaur eguneko mundu gero eta teknologikoagoan leku propioa aurkitzea.
Jabi gure artean izatea esperientzia oso aberasgarria izan da. Sara komentatu ostean, bere aurreko lanen inguruan aritu ginen eta zirraratuta geratu ziren. Ikasleek hainbat galdera ezberdin egin zizkioten eta beste lan bat argitaratuko duela jakiteaz gain, honen berri ere hitz egin zigun!