DBH3ko ikasleek Musikariak Ikastetxeetan programa kide den Keu Agirretxearen bisita jaso dute. Programa honen xedea musikarien lana, ibilbidea eta sortze prozesua hurbiletik ezagutuz, gazteen artean euskal kantagintza hedatzea da. Horretarako, Keu Agirretxeak bere esperientzia eta lana aurkeztu die ikasleei, baina testuinguru baten barruan. Euskal kantagintzaren baitan kokatu du bere esperientzia.
Era honetan, ikasleek adibide partikular bat ezagutzeaz gain, ezagutza global bat ere jaso dute azken hamarkadatako euskal kantagintzaz. Ikasleek musika kultura oso batekiko esperientzia eta ezagutza jaso dute, erabat modu atseginean. Gainera, bere sormen prozesua azaldu die. Lehen hitza edo lehen akordea sortzen duenetik, zuzenean edo disko batean plazaratu arte dagoen sormen prozesu osoa: nondik hasten den sortzen, zeri idazten dion, zer esateko, zein neurritan, zein egitura darabilen, zelan gehitzen dion musika, zein instrumenturekin… Eta noski, hitzezko azalpenen artean, Keuk bere kantak jo dizkie zuzenean ikasleei, baita argitarako berri duen abestia aurkeztu zein bere alabaren musika taldearen berri eman ere.
Aukera ezin hobea izan da eta ikasleek asko disfrutako dute; zalantzarik gabe, errepikatzekoa.